Abadiñoko bandera zaharra, non ote dago?

Joseba Derteano 2018ko ots. 2a, 16:45

Inork ez daki non dagoen Abadiñoko bandera zaharra, jatorrizkoa. 1978an ostu egin zuten. Gaur egun San Trokaz jaietan   herriko dantzariek darabilten bandera orduko haren kopia bat da, benetakoa baino apur bat txikiagoa. Aurten 40 urte egin dira desagertu zenetik.

Jatorrizko bandera 1896an egin zuten, eta hurrengo 82 urteetan, besteak beste, Abadiñoko dantzariek erabili zuten euren saioetan. Bandera probalekuan egoten zen, entseguetarako erabiltzen zutelako. Behin, sanblasak zirela-eta, probaleku osteko gelara eraman zuten bandera, eta handik desagertu zen.

Atal honetako argazkia 70eko hamarkada hasieran ateratakoa da. Antzerako argazkiak eredu moduan hartuta, bandera berria egin zuten moja batzuen laguntzagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!