"Herritarron kontura ordaindutako bazkariak egitea ez da bidea"

Anboto 2018ko urt. 31a, 19:10

EH Bilduk adierazi du ez dela joango San Blas egunean instituzioetako ordezkariekin egiten den bazkarira, diru publikoagaz ordaintzen delako. Atzoko osoko bilkuran ere aipatu zuen alderdiak, eta polemika piztu zen gaiaren inguruan.

"2.500 euro horiek erabiltzeko beharrizan handiagoak daude Abadiñon", esan dute EH Bildukoek oharrean. "Guretzat garrantzitsua da instituzio desberdinetako kideen arteko harremanak sendotzea, baina horretarako, herritarron kontura ordaindutako bazkariak egitea ez da bidea. Zaharkitua dagoen moldea da".

Jose Luis Navarro alkateak bilkuran azaldu zuen Abadiñon jaietan diru publikoagaz egiten diren opari bakarrak San Trokaz eguneko umeen jaunartzekoak direla. Baina, EH Bilduk dio ez direla nahastu behar bi jaiak, eta umeak aipatuz "demagogia" egitea leporatu dio alkateari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!