Udalaren laguntza, euskaraz ikastearren

Aritz Maldonado 2017ko abe. 18a, 12:30

Abadiñoko Udalak 6.428,56 euroko laguntza emango die 2016/2017 ikasturtean euskaraz ikasi, eta diru laguntza eskatu zuten 30 herritarrei. Onuradunek irailean egin zuten eskakizuna. 

Euskaraz ikastea saritzea, eta hori erraztea du helburu legez diru laguntza honek Argi Abad euskara arloko zinegotziaren arabera. Laguntza honen onuraduna izateko, beharrezkoa da Abadiñon erroldatua egotea, eta eskola orduen %80ra, gutxienez, joatea. Udalaren arabera, datozen urteetan ere mantenduko da laguntza hau. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!