Imanol Jaio iheslari abadiñarra etxera bueltatu da

Aritz Maldonado 2017ko abe. 1a, 19:28

Abadiñora itzuli da Jaio zazpi urte urte erbestean egon eta gero. Harrera ekitaldian azpimarratu dutenez, jada ez dago abadiñarrik, arrazoi politikoengatik espetxean edo ihesean dagoenik.

Harrera egin diote Abadiñon Imanol Jaiori. Zazpi urtez erbestean egon eta gero itzuli da etxera. Traña-Matienako frontoian izan da ekitaldia, eta bertan dantzariak eta bertsolariak egon dira, besteak beste.

Jaio, arrazoi politikoengatik etxetik kanpo geratzen zen azken abadiñarra zela azpimarratu dute ekitaldian. Elkartasun asteburua ospatzen ari dira Abadiñon, gainera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!