EH Bilduk Abadiñoko kiroldegiko tarifak Durangaldeko altuenak direla salatu du hainbat aldiz, udal gobernuari hauek jaisteko eskatuz. Irailean EH Bilduk bultzatuta sinadura bilketa bat egin zen eta gobernu taldeak urtarrilean tarifa batzuk jaitsiko dituela iragarri du. "Guk egindako lanketaren ondoren onartu egin dute prezioak bidegabekoak direla", adierazi dute koaliziokoek. Hala ere, EH Bilduk tarifa jaitsiera partziala egin dutela salatu du.
Horrez gain, udalak "betidanik" tarifa baxuagoak edukitzeko aukera izan duela eta aldaketak udalari inolako kostu ekonomikorik ez diola suposatuko jakitera eman dute oposiziokoek. "Argi dago udal gobernuak herritarron poltsikoak hustu dituela enpresaren diru sarrerak handitzeko", bukatu dute koaliziokoek.