Gogoan daukat ezagutu neban eguna. Behin, nire idazkariak esan eustan Santutegiko abadeak nituela zain nigaz berba egiteko. Joan nintzen eurekana, eta hor ikusi neban Joseba, danen artean irribarretsuena eta onkote itxura handienekoa. Irribarre berezi bat eukan, hain berezia ze ezin zan jakin zer umorez egoan lantzean. Eta irribarrea ez jakon sekula joaten mosutik, lortu ala ez lortu nigandik nahi ebana. Haren berbak entzuten nagoela iruditzen jat: “Eskerrik asko, Jose Luis. Egizu ahal dozuna”. Hautsak zituen nahi eban guztia nigandik lortzeko.
Gaur, Josebak gugandik alde daben egun honetan, hustasun handi bat daukat bihotzean. Abade ona zan, eta persona hobea.
Damu handia daukat orain dala egun gutxi bere omenez antolatu zan bazkarira joan eza. Familiako kontu batek galazo eustan joatea.
Baina ez da hainbeste denpora ikusi nebala, laneko kontu batzuekaitik Santutegira hurreratu nintzen batean. Hantxe ikusi neban, ortuan lanean, baina gutxi nekien harixe izango zala gure azkenengo berbaldia.
Joseba, harro nago ezagutu zaitudalako. Zagozan lekuan zagozala, jakizu ezagutu zaitugun guztiok maite zaitugula eta ez zaitugula ahaztuko.
Besarkada bero bat.