Pariserako elkartasun bidaiari buruzko batzarra Abadiñon

Aritz Maldonado 2017ko aza. 15a, 11:17

Bakearen artisauek abenduaren 9rako deituriko mobilizaziori buruz informatzeko, herri batzarra deitu da Abadiñon. Gaur da batzarra, 18:45ean Matiena auzoko EH Bilduren egoitzan.

Abenduaren 9an manifestazioa egingo da Parisen Orain presoak lelopean. Mobilizazioaren eta bidaiaren plangintza aurkeztuko dira, besteak beste. Horrez gainera, Abadiñoko egitarauaren berri ere emango da. 

Abenduaren lehenbiziko asteburuan, Elkartasun Asteburua ospatuko da. Besteak beste, mendi irteera, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte abenduaren baterako eta birako. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!