Kataluniako prozesua

Igor Arkarazo: "Pozik eta harro nago Kataluniako herriak erakutsi duen duintasunagatik"

Jone Guenetxea 2017ko urr. 27a, 22:55

Igor Arkarazok lotura handia du Kataluniarekin. Bere bikotea katalana da, eta familia du Katalunian. "Katalanek eredu direla erakutsi dute. Beraiek egindako lanari esker herri libre bat izan daitezke. Erreferendum egunean mezu hori jaso genuen", dio abadiñarrak. 

Gaurko independentziaren deklarazioa pozik hartu du Igor Arkarazok. Atzo berriz, minduta sentitu zela aitortu du. "Atzo Puigdemontek eta Urkulluk izandako jarrerak mindu egin ninduen. Pozik nago lehendakariaren helburua ez delako bete". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!