Abadiñoko Udalak "erabateko irmotasunez" gaitzetsi du urriaren 14ko sexu erasoa

Itsaso Esteban 2017ko urr. 24a, 14:33

Durangoko San Fausto jaien testuinguruan, urriaren 14an, Traña-Matienan emakume batek jasan zuen sexu erasoa "erabateko irmotasunez" gaitzetsi du Abadiñoko Udalak.  

Durangoko Udalari zein mugimendu feministari babesa adierazi dio Abadiñoko Udalak, gaur komunikabideetara bidali duen oharrean.

"Gure eskualdean ere ematen den emakumeenganako indarkeriaren izaera estrukturala" azpimarratu du Abadiñoko Udalak idatzi horretan. Prebentzioa hobetzeko erakunde publikoen lana ezinbestekoa dela ere azpimarratu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!