Abadiñoko OHZ zerga “itogarria” delako, kexu agertu da EH Bildu

Itsaso Esteban 2017ko urr. 18a, 13:30

Durangaldeko Ondasun Higiezinen Zergarik altuena Abadiñokoa dela kritikatuz, oharra zabaldu du EH Bilduk. “Itogarria” deritzote zergari, eta uste dute “ez dela bidezkoa” abadiñarrek halako karga jasatea.

EH Bilduk oharrean dioenez, “udalak OHZren bidez jasoko dituen diru-sarrerak orotara %35,5 igotzea erabaki dute Abadiñoko Independienteek eta EAJk”.

Koalizioak gogora ekarri du, bestalde, 2016an katastroaren eguneraketa egiten ari zirenean, OHZ ez zuela inolaz ere udaleko diru-sarrerak handitzeko erabiliko idatzi zuela Jose Luis Navarro alkateak El Correon argitaratutako iritzi artikulu batean.

Gaia berraztertzea eskatu duela azaldu du EH Bilduk, baina, momentuz, AI eta EAJ ez direla horretarako prest agertu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!