Argazkilaritzari buruzko ikastaroa antolatu du udalak

Anboto 2017ko urr. 5a, 17:47

Urriaren 19ra arte, Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan eman daiteke izena udalak argazkilaritzari buruz antolatu duen oinarrizko ikastaroan. 

Urriaren 21etik abenduaren 2ra bitartean, zapaturo egingo dituzte ikastaroaren saioak, 10:00etatik 13:00etara. Matrikula 50 eurokoa izango da herrian erroldatuta daudenentzat, eta 75 eurokoa herrian Abadiñon erroldatuta ez daudenentzat. 

Irakurle kluba

Azaroaren 7an ipiniko dute berriro martxan Abadiñon iaz sortu zuten Irakurketa Kluba. Udalak jakitera eman duenez, hileko lehenengo martitzenetan, Traña-Matienako Errota kultur etxean egingo dituzte saioak, 19:00etatik 20:00etara. Udalak adierazi du aipaturiko saioak gazteleraz izango direla, baina eskaria balego euskarazko taldea sortu ahalko lizatekeela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!