Traña-Matienako Errota kultur etxean edo Zelaietako Udal Mediatekan aurkeztu daitezke diru-laguntza jasotzeko eskariak. Eskabidearekin batera, NANaren fotokopia, matrikula ordaindu izana frogatzen duen agiria, euskaltegiaren ziurtagiria eta kontu zenbakia aurkeztu beharko dituzte diru-laguntza jaso gura dutenek. Izan ere, Abadiñon erroldatuta egoteaz gain, ikastaroetan gutxienez %80ko asistentzia izatea da udalak diru-laguntza emateko ipini duen baldintza.
Aurreko ikasturtean euskara ikasten ibili ziren 31 abadiñarrek jaso zuten udalaren diru-laguntza hau, iaz. Guztira, 7.090 euro inbertitu zituen udalak, iaz, diru-laguntza horiek eskaintzeko.