2017ko Salbadore jaietako egitaraua

Anboto 2017ko uzt. 21a, 08:00

Abuztuak 4, ostirala
Iluntzeko 20:00etan, Donien Atxa jaso eta txapligu eta trikiti doinuekin jaiei hasiera ematea.

Gaueko 21:00  aldera jai-batzordeak, EUSKAL OKELAz egindako gisatua banatuko du jai eremura hurbildutako guztien artean.

Gaueko 22:00etan Puro Relajo Musika taldearekin Mexikar erromeria.

Abuztuak 5, Larunbata
Arratsaldeko 17:00etan, Briska txapelketa
Sariak: 1- 120 euro garaikurrak eta txanpan botila bana.
        2- 70 euro  eta txanpan botila bana.
        3- 50 euro eta txanpan botila bana.
        4- 30 euro eta txanpan botila bana.
Partehartzeko bikoteko 10euro.

Arratsaldeko 18:00etan  Asto lasterketa
Sariak: 1- 70euro, garaikurra eta txakolin kutxa.
        2- 60euro, eta txakolin kutxa .
        3- 40euro, eta txanpan botila .
Saririk jaso ez duten partehartzaile guztiei, 10na euro emango zaizkie.

Arratsaldeko 19:00etan Tortilla txapelketa
Sariak. 1- 60 euro, gazta bat eta ardo botila bi.
        2- 40 euro, eta ardo botila bi.
        3- 20 euro eta ardo botila bi.

Partehartzaile guztiei piperrak banatuko zaizkie.
Jai batzordeak ardoa emango du, plazan afari-merienda egingo dutenen artean.

Gaueko 22:30ean, Bertsolariak:
    ⁃    Amets Arzallus
    ⁃    Maddalen Lujanbio
    ⁃    Andoni Egaña
    ⁃    Igor Elortza
* Gai Jartzailea, Maite Berriozabal.

Gaueko 12 etan, erromeria Luhartz taldearekin

Abuztuak 6, igandea
Goizeko 12etan  Meza
Meza ostean “HAMABI HARRI” dantzarien eta irlanderen dantza saioa.

Ohi denez. Aurreskua eta Atzeskoa dantzatuko dira jarraian.

Goizean zehar BAKAILAO TXAPELKETA pil pil erara:
Sariak: 1- 80euro, garaikurra  eta txakolin kutxa .
        2- 40 euro eta txakolin kutxa.
        3- 20 euro eta txakolin botila bi.
        4- 10 euro eta txakolin botila bi.
Aurkeztu eta sari barik geratu diren guztiei, txakolin botila bana emango zaie. Kazuelak eguerdiko 2etan aurkeztuko dira.

Ordu batak aldera, jai batzordearen txosnan, kangrejoak banatuko dira.

Egunean zehar,  Lander eta Ainize trikitilariak izango ditugu jai gunea alaitzen.

Arratsaldeko 17:00etan, Mus Txapelketa
Sariak: 1- 150 euro, txapelak eta txanpan botila bi.
        2- 100 euro, garaikurrak eta txanpan botila bi.
        3- 50 euro eta txanpan botila bi.
        4- 40 euro eta txanpan botila bi.
Partehartzeko bikoteko, 10 euro jarriko dira.

Arratsaldeko 18:00etan, Ume jolasak
Joko kooperatiboak lagun hartuta.
Jokoak denentzat, sariak denentzat.

Arratsaldeko 18:00etan Igel Txapelketa
Sariak: 1- 40 euro eta garaikurra .
        2- 30 euro eta txakolin kutxa.
        3- 20 euro.
Partehartzeko euro bat ordainduko da.

Iluntzeko 20.30etan Erromeria Ansorregi eta Larrañagarekin.
Gaueko 21:00etan: Erromeri afaria. (Entsalada mistoa, sahieskia eta arrozesnea. Edaria eta Kafea).

Goizaldeko 1etan jaien aldeko errifaren zozketa eta jaien amaiera.

*Argazki erakusketa. Salbadore egunean eta zapatuan, auzoko hainbat argazki jarriko dira ikusgai. Hamabi Harrik urtean zehar egindako ekitaldietan ateratako argazkiak ere ikusi ahal izango dira.

*Oharrak
Erromeria afaria 12 euro izango da, eta aurrez txartela erosi beharra dago.
Aurten ere jaien aldeko errifa atera da eta txosnan egongo da salgai.
Jai batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen ezbeharren erantzule egingo.
Aurtengo jaietan ere, txosnan kamisetak egongo dira salgai!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!