Jubilatuen egoitzako taberna lizitaziora atera du udalak

Itsaso Esteban 2017ko uzt. 17a, 13:28

Traña-Matienako jubilatuen egoitzako tabernaren ustiaketa lehiaketara atera du Abadiñoko Udalak. Lehiaketaren baldintzen plegua udalaren webgunean dago ikusgai, eta irailaren 15era arte aurkeztu ahalko dira eskaintzak udaletxean.

Udalak ezarritako baldintzen arabera, lehiaketa publikoa irabazten duen esleipendunak tabernaren ardura hartuko du bi urtez, eta esleipena beste bi urtez luzatzeko aukera egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!