Elikagaien bankua laguntzeko 500 euro batu ditu Abadiñoko EAJk

Itsaso Esteban 2017ko uzt. 13a, 13:50

Komunikabideetara bidali duen prentsa oharrean azaldu duenez, herriko elikagaien bankuari emateko 500 euro batu ditu Abadiñoko EAJk.

Bigarren urtea izan da "egoera latzenetan dauden herrikideen alde lan egiten duten elkarteei emateko" dirua biltzen dutena. Esan bezala, 500 euro batu dituzte aurten. Jeltzaleek azaldu dutenez, "kopuru hori Elikagaien Bankuaren bidez bideratuko da eta Abadiñon erroldatuta dauden eta beharrizan egoeran aurkitzen diren pertsonen alde egiteko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!