212 ume eta gaztek eman dute izena udalekuetarako

Itsaso Esteban 2017ko uzt. 3a, 11:30

Udal gobernuak jakitera eman duenez, hiru eta bost urte arteko 61 umek hartuko dute parte ludotekan, eta sei eta bederatzi urteko 80k herri udalekuan. Berbaro elkarteak kudeatuko ditu Zelaietako eskolan egingo dituzten udaleku horiek.

Otxagabian antolatuko den gazte udalekuan izango dira, bestalde, 10 eta 16 urte arteko 71 gazte. Iratiko oihana eta inguruko herriak ezagutzeko aukera izango dute, uztailaren 3tik 15era udalekuan parte hartzen dutenek.

Udalak eraturiko lan-poltsatik Berbaro elkarteak kontrataturiko 25 begirale jardungo dira udalekuetan lanean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!