250 lagunek eman dute izena spinning maratoi solidariorako

Itsaso Esteban 2017ko mai. 31a, 17:20

Berta Bittersweet abeslariaren emanaldiagaz amaituko da domekako elkartasun jaia.

Udalak jakitera eman duenez, 250 lagunek eman dute izena domekan, ekainaren 4an, Traña-Matienan egingo duten lehenengo spinning maratoi solidarioan parte hartzeko.

Sei ordu iraungo duen maratoian parte hartzeko, ordu bakoitzeko lau euro ordaindu dituzte izena eman duten kirolariek. Parte hartzaileen izen-ematetik lortutako diru hori haur minbiziaren ikerketara bideratuko dute ekimena bultzatzatu duten Abadiñoko Udalak, EMTE Sport eta Rhythmic Bike enpresek eta Peque-ropa elkarteak. Azken elkarte horren bitartez, Gurutzetako ospitalera bidaliko dute etzi Abadiñon biltzen den dirua, haur-minbiziaren ikerkuntza laguntzeko.

Egun osoko egitaraua
Egun osoko egitaraua da domekan Traña-Matienan burutuko dutena, eta egun osoan zehar jai giroa nabaria izango da. Plaza kirolariz beteko duen spinning maratoia ezezik, bestelako ekintzak ere izango dira: goizean, herriko txistularien emanaldia izango da, dantza modernoen arratasaldean, eta eguna borobiltzeko, kontzertua eskainiko du Berta Bittersweet abeslariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!