Lan-poltsan izena eman nahi dutenek curriculuma (PDF formatuan) eta udalaren webgunen jaitsi daitekeen eskabide-orria bidali behar dute lan-boltsa@abadiano.org helbidera.
Lan-poltsara onartua izateko derrigorrezkoa da adinez nagusia izatea, DBHko aisialdiko begirale titulua edo baliokidea edukitzea, eta egiaztagiri batekin frogatzea ondo ulertzen eta hitzegiten dela euskeraz.
Begiralegaiak eta udalekuak kudeatuko dituzten enpresak harremanetan jarriko ditu Abadiñoko Udalak, eta enpresen ardura izango da begiraleak aukeratzea.