Guardia Zibilaren operazioak, Traña-Matienan eta Durangon

Anboto 2017ko api. 7a, 10:58

Goizeko 10:00ak aldera guardia zibilaren bost patrol bertaratu dira Traña-Matienako Juan Antonio Unzueta kalera, eta auzokideek adierazi dutenez, kale horretako etxe batera sartu dira. Bestalde, Ibaizabal auzuneko garaje baten ere guardia zibila zaintza egiten dabil.

Berri agentzien arabera guardia zibilaren operazioak droga trafikoarekin lotutakoak izan dira, eta atxilotuak egon dira. Bestalde, Traña-Matienako eta Durangoko operazioak lotuta daudela jakin du ANBOTOk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!