Bizikletak eta patineteak apaintzeko tailerra egingo dute, gaur

Itsaso Esteban 2017ko martxoaren 23a

Zelaietako Trokaz guraso elkarteak eta Durangaldeko Bizikleta Eskolak, bizikletak eta patineteak apaintzeko tailerra eskainiko dute, gaur. Eskolako aterpean elkartuko dira, 17:00etatik 18:00etara. 

Zelaietako umeak eskolara oinez, bizikletan edo patinetean joatera bultzatzeko Oinezbusa ekimena martxan jarri gura du Guraso Elkarteak, eta bide horretan antolatu ditu gaurko tailerra eta zapatuko ibilbidea.

Etzi, 12:30ean, Muntsaratzeko aterpean elkartu, eta eskolarainoko ibilbidea egingo dute parte hartzera animatzen direnek. Guraso Elkarteak Oinezbusa proiektu horrentzako aurreikusitako ibilbidearen egokitasuna aztertuko dute. Hauxe da Guraso Elkartearen proposamena:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!