'Zapata gorriak' lanaren erreplika egingo dute Traña-Matienan

Anboto 2017ko mar. 16a, 18:00

Abadiñoko Udalak martxoaren 8rako antolaturiko egitarauaren barruan, Elina Chauvet artista mexikarraren Zapata gorriak lanaren erreplika bat egingo dute, domekan, 12:00etan, Traña-Matienako plazan.

Herritarrek emandako eta gorriz pintaturiko emakumezkoen ehun oinetako pare erabili dituzte, emakumearen kontrako indarkeria ikusazari eta salatzea helburu duen ekintzan.

Udalak jakitera eman duenez, domekan bertan ere zapata gehiago eraman eta bertan margotzeko aukera eskainiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!