San Prudentzio jaietarako kartel lehiaketa

Itsaso Esteban 2017ko mar. 9a, 17:00
2015eko eta iazko lehiaketak Ignacio Conde abadiñarrak irabazi zituen.

Apirilaren 27tik maiatzaren 7ra, Traña-Matienan ospatuko dituzten San Prudentzio jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Abadiñoko Udalak. Martxoaren 31ra arte aurkeztu daitezke lanak Udal Mediatekan edo Errota kultur etxean. 

Adinaren arabera, bi kategoriatan banatuko dituzte lehiaketaren sariak: 18 urte baino gehiagokoen kategoriako irabazleak 250 euroko saria eskuratuko du, eta opari bonu bat jasoko du 12 eta 18 urte arteko irabazleak.

Apirilaren 27an egingo dute sari banaketa, eta lehiaketara aurkezturiko kartel guztiak apirilaren 21etik maiatzaren 6ra arte egongo dira Errota kultur etxean ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!