Lehen eta Bigarren Hezkuntzako umeei zuzenduriko ipuin lehiaketa antolatu dute

Itsaso Esteban 2017ko mar. 9a, 10:54

Herriko ikastetxeetan dabiltzan Lehen Hezkuntzako hirugarren mailarik DBHko laugarren mailara arteko ume eta gazteei zuzenduriko ipuin lehiaketa antolatu du Abadiñoko Udalak. Abadiñotik kanpo ikasi arren herrian erroldatuta dauden umeek ere parte har dezakete lehiaketan. 

Adinaren arabera, lau kategoriatan burutuko dute lehiaketa, eta kategoria bakoitzeko hiru sari emango ditu epaimahaiak. Ekainaren 16an, Txanporta kultur etxean egingo duten ekitaldian banatuko dituzte ipuin lehiaketako sariak.

Ipuinen gaia librea izango da, eta idazlanek gutxienez 100 berba izan beharko dituzte. Maiatzaren 12ra arte, Errota kultur etxean zein Udal Mediatekan aurkeztu ahalko dira lanak.

Iaz ere antolatu zuten lehiaketa hau, eta 245 ume eta gaztek parte hartu zuten lehiaketaren edizio hartan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!