Martxoak 8

Jon Abrilen ‘Neskatoak’ filma eskainiko dute Txanportan, gaur

Itsaso Esteban 2017ko mar. 3a, 13:00

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan, gaur, 19:00etan, Neskatoak dokumentala emango dute Abadiñoko Txanporta kultur etxean.

Frankismoan, 50eko eta 70eko hamarkaden artean, Ipar Euskal Herrira eta Frantziara neskame lan egitera joan behar izan zuten ehunka emakumeren istorioa kontatzen du Jon Abrilek zuzenduriko dokumentalak, horietako hamabostegaz izandako solasaldietan oinarrituz. Baztan eta Bidasoa eskualdeetako emakumeen testingantzak dira dokumentalaren ardatza. Donibane Garazin eta Ziburun 20 urtez lan egin zuen bere amama Micaelaren kontakizunak izan zituen filma egiteko akuilu Abrilek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!