Traña-Matienako ur-parkea eraberritzen hasi dira 46.000 euroko inbertsioagaz

Anboto 2017ko ots. 25a, 11:01

Urmael artifiziala estaltzen duen asfalto-oihala kentzen eta hormigoizko oinarria jartzen dabiltza, besteak beste.

Denboraren joanak eta iazko apirilean inguru hartan jokatutako kirol proba batek asfalto-oihala zulatu dute eta horri irtenbide bat ematea da Uribitarten kokatuta dagoen parkean egiten dabiltzan lanetako bat. Horrez gainera, inguruan haurrentzako joko berriak jarriko dituzte, zaldiko maldikoak edo lianadun kulunkak, esaterako. "Azpiegiturak hobetu gura ditugu eguraldi ona datorrenean berriro ere Abadiñoko tokirik bisitatuenetakoa izan dadin", azaldu du Jose Luis Navarro alkateak.

Uribitarteko parkea 2011n inauguratu zuten 188.000 euroko inbertsioagaz eta 7.100 metro karratu hartzen ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!