Hilekoari buruzko tailerra eskainiko du udalak

Anboto 2017ko ots. 16a, 16:53

14 eta 50 urte arteko emakumeentzako hilekoari buruzko tailerra antolatu du Abadiñoko udaleko berdintasun sailak, martxoaren 11rako. Lunatikak. Menstruazio zikloa mugimendu konzientearen bidez. Nahi duzu aurkitu zure barruko iparrorratza? izenburua du tailerrak, eta martxoaren 9ra arte eman daiteke izena.

berdintasuna@abadiano.org helbidera idatzita edo 94-4669420 telefonora deituta eman daiteke izena. Sei orduko ikastaroa izango da martxoaren 11ko hori; 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era egingo dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!