Igerilekuko tarifak inguruko altuenak direlako kritiko agertu da EH Bildu

Itsaso Esteban 2017ko ots. 16a, 11:03

Inguruko herrietakoekin alderatuz, Abadiñoko igerilekuko zerbitzuen tarifak garestienak direla kritikatuz, prentsa oharra zabaldu du EH Bilduk.

Egoera horren erantzunkizuna prezioa ordenantza fiskal bidez ezarri duen udal gobernuarena dela nabarmendu du EH Bilduk. “Joan zen hilabetean izan genuen aukera tarifak berrikusi eta egokitzeko, baina igerilekuak kudeatzen dituen enpresak egindako proposamena irten zen aurrera”. Erabaki horren ondorioz, “kaltetuak, instalazioak erabiltzen dituzten herritarrak” direla azpimarratu dute.

Urteroko sarrera eta gastuen balantzea aztertu eta tarifak egokiak diren edo ez erabakitzeko beharra dagoela dio EH Bilduk, baina gobernu taldeak ez daukala horretarako borondaterik. “Beste herri batzuetan bestelako tarifak egotea posible bada, gure herrian zergatik ez?”, galdetzen du koalizioak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!