Abadiñoko Gure Esku Dagok herri-batzarrerako deia egin du

Aimar Esteban 2017ko ots. 2a, 10:11

Otsailaren 9an, 19:00etan, herri-batzarra egingo dute Zelaietako Txanporta kultur etxean, aurten aurrera eraman nahi duten herri-galdeketari buruzko zehaztasunak azaltzeko.

Bihar amaitutzat emango dute azarotik aurrera daramaten sinadura bilketa eta jendeari honen berri emango diete. Durangaldean, eta Abadiñon zehazki, emango diren pausuak azalduko dituzte. Herri-batzarrera hurbiltzen diren lagunei galdeketa egingo dela berrestea lortu nahi dute.

Herri-galdeketako galdera erabakitzeko prozesua azalduko dute egueneko herri-batzarrean. Prestakuntza saioak bideratzeko EHUko Mario Zubiaga irakaslearekin izan dira Gure Esku Dagoko lagunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!