✗
Ertzaintzak jakitera eman duenez, Alluitz eta Larrano artean eskalatzen zebilen gizon baten laguntza eskea jaso dute 16:55ean. Ertzaintzaren arabera, eskalatzaileak ez du zauririk izan, eta helikopteroz jaitsi dute autoa zeukan lekuraino.