San Blas jaiak

Idi proben San Blas Saria jokoan egongo da 3tik 13ra bitartean

Anboto 2017ko urt. 31a, 10:50

Abadiñoko probalekuan idi probak egingo dituzte aurten ere San Blasetan.

Urtero lez, San Blasekin batera idi probak egingo dituzte Abadiñon. Otsailaren 3tik 13ra bitartean, San Blas Saria jokatuko dute Abadiñoko probalekuan. Hainbat ganadutegitako idiak arituko dira lehian.

Hamar saio egingo dituzte guztira, eta iaz sartu zuten lehiaketa sistema bera erabiliko dute. Antolatzaileek bizkaitarrak eta gipuzkoarrak banatu dituzte. Saio bakoitzean probintzia bereko ganadutegiak arituko dira, amaieran probintzia biek irabazteko aukera gehiago izan dezaten.

Faboritoak ere talde ezberdinetan jarri dituzte. Horrela, San Blas egunaz gain, hurrengo egunetan ere erakarri gura dute jendea probalekura. Faboritoen taldean, Kamiñoko Jatetxea, Lopiortu, Laski eta Oliden daude.

San  Blas eguneko saioa
San Blas eguna izaten da egunik handiena. 17:00etako saioan Zamudioko Zumeltxu, Oiartzungo Artola eta Errenteriako Intziarte izango dira Abadiñoko probalekuan. Eta 22:00etan, Lasarte-Oriako Nerea Telleria, Bermeoko Aurrekoetxea Anaiak eta Bakioko Txomin Errenteria arituko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!