Auto batek gizonezko bat harrapatu du Matienan

Anboto 2017ko urt. 26a, 09:13

Trañabarren kalean auto batek gizonezko bat harrapatu du goizeko 7:45ean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, harrapaketa farmazia ondoko zebra-bide batean gertatu da eta ondorioz gizonezkoa Traña-Matienako anbulategira eraman dute. Harrapaketa hau aste honetan Trañabarren kalean gertatzen den bigarrena da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!