Jose Luis Navarroren iritziz, "ikaragarri okertu da pazienteei ematen zaien zerbitzua". Pediatriari dagokionez, bajak ez direla ordezkatzen kritikatu du. Bestalde, alkateak gogoratu du udalak itun bat egin zuela Osakidetzarekin, Traña-Matienako Osasun Zentroa handitu aurretik, segurtatzeko zentro horretan kirurgia txikiko zerbitzua eskainiko zela. Hala izan da zenbait urtez, baina orain zerbitzu hori Elorriora eraman da, eta alkateak ez du begi onez ikusi.
Osasuneko aurrekontuan behar baino diru gutxiago ipintzen dela dio Navarrok, eta zerbitzuaren arduradunak "utzikeriaz" jokatzen ari direla.