Sua piztu da Mendiolako baserri batean

Anboto 2017ko urt. 20a, 08:20

Gaur, goizaldeko 04:00etan, sua piztu da Abadiñoko Mendiola auzoko Larringan-Erdikoa baserrian. Ertzaintzak azaldu duenez, sua gela batean sortu da, eta espazio hori kaltetu du. Bertaratutako ertzain bat anbulantzian artatu dute kea arnasteagatik. Suhiltzaileek 4:55erako sua itzalita izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!