Sutea gertatu da metal enpresa batean Traña-Matienan

Anboto 2017ko urt. 18a, 11:09
Argazkia: Igor Larrabeiti @bomberosIurreta

Traña-Matienan, Arzubia kalean dagoen metal enpresa batean sutea gertatu da. Ertzaintzak jakitera eman duenez, rotaflex baten txinpartak piztu du sua, eta horren ondorioz pabiloia kez bete da. Su-hiltzaileak bertaratu diren arren, langileek sua itzali dutela jakinarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!