Neska gazteendako autodefentsa feminista tailerra egingo dute otsailean

Anboto 2017ko urt. 13a, 14:38

Abadiñoko udaleko Berdintasun sailak antolatu du otsailaren 4tik 11ra egingo duten autodefentsa feminista tailerra. Urtarrilaren 27a baino lehen berdintasuna@abadiano.org helbidera idatzita edo 94 466 9420 telefonora deituta eman ahalko dute izena tailerrean parte hartu gura duten 14 eta 18 urte arteko abadiñarrek.

Erasoetatik babestu, mugak ipini eta konfidantza irabazteko teknikak irakatsiko dizkiete tailerrean parte hartzen duten neskei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!