Hiru zauritu, Urkiolan, hiru autoren arteko istripuan

Anboto 2017ko urt. 13a, 13:19

BI-623 errepideko 40,7 kilometroan gertatu da istripua, goizeko 10:30etan. SOS Deiak-ek jakitera eman duenez, hiru autok jo dute elkar, eta hiru lagun zauritu dira.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, zauri arinak izan dituzte hiru lagunek, eta Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!