Mendira irteera egingo dute Aisialdi Gaztea programaren barruan

Anboto 2017ko urt. 9a, 11:58

Abadiñoko Udalak mendi irteera antolatu du Abadiñoko gazteentzat. Zapatu honetan egingo dute eta izena emateko epea eguaztenera arte irekita dago, bai Errota Kultur Etxean, zein Udal Mediatekan.

Eguraldiaren arabera ibilbidea desberdina izango da. Eguraldi ona egiten badu Aitxikira igotzeko asmoa daukate, bestela, Urkiolako parketik abiatuz beste ibilbide bat egingo dute.

Udalak antolatutako Aisialdi Gaztea programaren barruan hainbat ekintza antolatzen ari dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!