Osteguneko loteriako lehenengo sariaren 30.000 euro banatu dituzte Petiten

Anboto 2017ko urt. 6a, 12:02

Osteguneko loteriako lehen saria 08187 zenbakiak jaso du. Matienako Petite prentsa dendan zenbaki hori duen dezimo bat saldu dute. Mikel Petitek azaldu duenez, dezimo horren jabeak 30.000 euro eskuratu ditu.

Matienan sinistu ezinik daude azken egunotan loterian izaten ari diren zorteagaz. Gabonetako loteriaren sari nagusia Hiru administrazioan banatu zuten. Madrildik ekarritako 50 dezimok hainbat herritarren gabonak poztu ditu. Oraingoan, egueneko loteriaren dezimo batek 30.000 euroko saria jaso du. Petite prentsa dendan saltutako 08187 zenbakia izan da zorteduna. Mikel Petitek azaldu duenez, zenbaki hori duen dezimo bat saldu dute. Hala ere, ez dakite nor izan den zenbaki hori duen dezimoa erosi duena. "Matienan txarto ohitzen ari gara", dio Petitek azken asteetako sarien ostean. Oraindik, gaurko zozketa gelditzen da.

Petitek aurretik ere sari garrantzitsuak banatu ditu. 2015ean Errege Eguneko bonolotoan 104.000 euroko saria banatu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!