Julia Perez: "Saria tokatu zaigula jakin eta berehala joan gara bankura"

Anboto 2016ko abe. 22a, 14:59

Perez-Revuelta familiak gaurko eguna ez du berehalakoan ahaztuko. Gabonetako loteriaren sari nagusiaren txartel baten jabe direla-eta, gabon hauetan irribarrea ahoan eramango dute. Juan Perez aita, Nieves Revuelta ama eta Julia, Marta eta Lorena alaben artean banatuko dute 400.000 euroko saria. Julia Perez alabak Matienako administrazioaren ondoan batutako kazetarien galderak erantzun ditu. Ordurako, bankuan saria jasota zuen. "Saria tokatu zaigula jakin eta berehala joan gara bankura".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!