Gabonetan janari freskoa erosten lagunduko die udalak familia behartsuei

Anboto 2016ko abe. 21a, 14:26

Beharrizana duten familiei janari freskoak erosten laguntzeko, erosketa txartelak banatuko ditu Abadiñoko Udalak, hirugarren urtez.

Gobernu taldeak komunikabideetara bidali duen oharrean azaltzen denez, "udaleko gizarte zerbitzuek banatzen dituzten janari-poltsetan normalean sartzen ez diren hainbat jaki —okela, arraina edota fruta—" eskuratu ahalko dituzte, laguntza jasotzen duten herritarrek, horrela.

Javier Crespo zinegotziak azaldu duenez, aurten aurreko urteetan baino denda gehiagok kolaboratuko dute kanpaina horretan. Beharrizana daukaten herritarrek txartel bidez egindako erosketen balioa bueltatuko die, ondoren, udalak merkatariei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!