Lehiaketa publikoa, Traña-Matienako kale garbiketa esleitzeko

Anboto 2016ko abe. 21a, 13:03

Abadiñoko Udalak lehiaketa publikora atera du Traña-Matiena auzoaren eta industriguneen garbiketa zerbitzua. Martxora arte aurkeztu ahalko dira enpresak lehiaketara. Azken urteetan lan hori burutu duen enpresari egindako esleipena eta legez egin zitezkeen bi kontratu luzapenak ere agortu dira.

Abadiñoko Independienteen eta EAJren bozkekin onartu zuten atzo garbiketa zerbitzuaren baldintza-agiria publiko egin eta lehiaketa abiatzea. Kontrako bozka eman zuen EH Bilduk. 2010ean, garbiketa zerbitzua enpresa bati esleitzea erabaki zutenean bezala, azpikontratazioaren kontrako jarrera adierazi zuen EH Bilduk, atzo ere. Zerbitzu publikoen aldeko aldarria egin zuen Mikel Urrutia EH Bilduko bozeroaleak, udalaren gardentasuna bermatzeko eta "entxufismoa" ekiditeko modurik onena dela defendatuz.

Jose Luis Navarro alkateak ez zuen eztabaida horretan sartu gura izan. "Hainbat aldiz izan dugu ika-mika hori, eta ez noa berriro eztabaida horretan sartzera", esan zuen Jose Luis Navarro alkateak.  


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!