‘Txetxu’ri harrera egin zioten atzo Abadiñon

Aimar Esteban 2016ko abe. 13a, 10:10

Ehunka lagun bildu ziren atzo arratsaldean, Amnistiaren Plaza inguruan, Jose Mari Abasolo ‘Txetxu’-ri harrera egiteko.

‘Txetxu’ 36 urte erbestean egon ostean Abadiñora itzuli da.

Ekitaldia, txalaparta soinuekin hasi zen. Ondoren, bertsolariek eta dantzariek ekitaldiarekin jarraitu zuten. Luntx batekin amaitu zuten. Ekitaldian bildutakoek preso eta iheslariak Euskal Herrira bueltatzea eskatu zuten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!