Gorka Fraile eta gaixorik dauden presoen eskubideak aldarrikatuko dituzte

Aimar Esteban 2016ko abe. 12a, 10:38

Bariku honetan, Matienako BBK-tik 20:00retan hasita, Gorka Fraile eta gaixorik dauden presoen eskubideen aldeko giza-sarea egiteko deia zabaldu du Sarek. Ibilbidearen amaieran argazki erraldoi bat aterako dute elkartasuna adierazteko.

Bestalde, Euskal preso  eta iheslari politikoei elkartasuna adierazteko gabonetako otzara bat prestatu nahi dute Abadiñon. Herritarrei beraien ekarpenak egiteko deia luzatu diete. Eguen honetan, 19:00etatik 21:00etara, Txanporta plazan egongo dira herritarren ekarpenak batzen eta barikuan Matienako Oxford tabernaren aurrean egongo dira, ordutegi berean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!