Bigarren eskuko azoka domekan, Muntsaratzen

Itsaso Esteban 2016ko aza. 25a, 11:05

Azaroaren 27an, hirugarren urtez egingo dute bigarren eskuko azoka Muntsaratzen. 11:00etatik 14:00etara egongo da azoka zabalik.

Euria eginez gero, auzoko aterpean leku mugatua dagoenez, abadiñarrek bakarrik ipini ahalko dituzte erakusmahaiak Muntsaratzeko bigarren eskuko azokan. Azokaren antolatzaileek aurreratu dutenez, hamabost partaidek eman dute izena hirugarren edizio honetarako. Aurreko bi edizioetan bezala, azokan eskuragai izango diren gauzarik gehienak umeentzako artikuluak izango dira: karrotxoak, jolasak, bizikletak... Baina, besteak beste, arropak eta altzariak ere topatuko dituzte azokara doazenek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!