Janire Moreno zinegotziak adierazi duenez, Elina Chauvet mexikarraren lan artistikoaren moldaketa egiteko 100 pare ziren beharrezkoak eta 60 pare "bakarrik" lortu dituzte. "Hala ere, zapatak biltzen jarraituko dugu, beste dataren batean, martxoaren 8an esaterako, ekimena burutzeko", azpimarratu du Morenok.
Gainontzeko ekitaldi guztiak bere horretan jarraitzen dutela adierazi dute Abadiñoko Udalekoek eta herritarrei deia luzatu diete azaroaren 25ean egingo den kontzentraziora hurreratzeko.