Lehiaketak izango dituen 24 galderek herriko paisai, erreka, baserri eta kaleen izenak izango dituzte ardatz. Ekimen honek Abadiño hobeto ezagutzea dauka helburu.
Parte-hartzaileek azaroaren 29ra arteko epea izango dute erantzunak idatzi eta galdetegia eskolara bueltan eramateko. Herriko produktuekin osatutako hiru gabon otzara zozketatuko dituzte LHn gutxienez 16 galdera eta DBHn gutxienez 18 zuzen erantzuten dituztenen artean. Euskararen egunarekin loturiko ekitaldien barruan egingo dituzte zozketak.
Iaz, parte hartu zuten ikasle kopurua 284koa izan zen, herriko eskoletako ordezkarien datuen arabera. “Arrakastatsua izan zen, bai partaidetza aldetik eta baita izan zuen eraginagatik ere”, adierazi dute.