Josu Feijoo astronautak berbaldia eskainiko du, bihar

Anboto 2016ko aza. 7a, 18:15

Josu Feijoo lehen astronauta euskalduna gonbidatu dute, bihar (azaroak 8), 18:30ean, Errota kultur etxean, berbaldia eskaintzera. Gaur abiatu duten Zientzia Astearen barruko ekimena da hitzaldi hori.

Zelaietako eskolan lau eta bederatzi urte arteko umeentzat ipini duten planetario mugikorrak eman dio hasiera Abadiñoko Zientzia Asteari, gaur.

Feijooren biharko berbaldiaren ostean, Interstellar filmaren inguruko zineforuma (azaroaren 9an, 18:30ean), tailer zientifikoak (azaroaren 10ean, Traña-Matienako herri eskolan; eta azaroaren 11n, 17:00etan, Txanporta kultur etxean), eta Durangoko Astronomia ikasgelara irteera antolatu dituzte (azaroaren 12an, 10:30ean) Zientzia Astea ospatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!