Abadiñoko Murueta auzoan dagoen zentro komertzialaren barrualdetik kea irteten zenaren abisua jaso dute su-hiltzaileek 22:30 inguruan. Iurretako su-hiltzaileak bertaratu dira. Ez zegoen surik. Zentro komertzialaren barruko telefonia denda batek duen lapurreten kontrako alarmaren aparailutik kea irteten zen. Ez du kalterik eragin su-hiltzaileek informatu dutenez.