40 urteko espetxe zigorra ezarri diote Benito Quintairos abadiñarrari

Anboto 2016ko aza. 3a, 16:26

Ehundaka lagunek parte hartu zuten, 2014ko urte amaieran, hilketa gaitzesteko deitu zituzten mobilizazioetan.

Urriaren 28ko data du Bizkaiko probintzia epaitegiak eman duen epaiak: 2014ko abenduaren 10ean Amelia Rodriguez bere amaginarreba eta Mari Luz Alejo bere emaztea hiltzeaz akusatutako Benito Quintairos abadiñarrari 40 urteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak.

Amelia Rodriguez eta Mari Luz Alejo hiltzeagatiko erantzukizun zibilari dagokionez, emakume bien gertuko familiartekoei indemnizazioak ordaintzera zigortu du Bizkaiko Probintzia epaitegiak Benito Quintairos abadiñarra.

Epaia ez da behin betikoa, eta hamar eguneko epea dauka defentsak Euskadiko Justizia Epaitegi Nagusian helegitea aurkezteko.

Aho batez, errudun

2014ko abenduaren 10ean Amelia Rodriguez bere amaginarreba eta Mari Luz Alejo bere emaztea hiltzeaz akusatutako Benito Quintairos abadiñarra erruduntzat jo zuten zinpeko epaimahaiko bederatzi kideek, urrian. 43 urteko espetxe zigorra eta 300.000 euroko kalte-ordaina eskatu zuen zinpeko epaimahaiak Quintairosentzat.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!