Gaur, umeentzako askaria eta jolasak egingo dituzte, 17:00etatik aurrera. Biharkoa izango da ekintza gehien izango dituen eguna. Goizean, bizikleta martxa egongo da, eta ondoren, 14:30ean, baba jana izango dute. Bazkariaren ostean, jolasak egingo dituzte, eta Txapito Guzman eta Ibarrako langostinuek taldeak animatuko du giroa. 22:30etik aurrera, Storm eta Nevadah-ren kontzertuak izango dira gaztetxeko oholtzan. Gaua DJ gaztetxeroagaz amaituko da.
Urte hauetako balantzea egiterako orduan, Salterainen iritzian gaztetxeak “fase ezberdinak bizi izan ditu. Orain, herri guztira zabaldu gura dugu, denetariko gazteak etor daitezen”. Etorkizunari begira lanean dabiltza Abadiñoko Gazte Asanbladatik. “Gizartea aldatu egin da, eta ohartu gara jendeak ez daukala hasieran zeukan grina sistemari aurre egiteko. Hala ere, hainbat proiektu eraman gura ditugu aurrera, eta gazteak erakarri”, adierazi du Iker Salterainek.